WebCam Galdakao

ETXEBIZITZA TASATUEN ZOZKETA

Guztira 660 lagunek hartuko dute parte 40 urte baino gutxigoakoentzat Galdakaon eraikitzen ari diren 67 etxebizitza tasatuen zozketan Zozketa azaroaren 10ean egingo dute Torrezabal kultur etxean, 11:00etan. Eskaera egin zuten 900 pertsonetatik azkenean 660k izango dute Urretan eraikitzen ari diren etxebizitzetako bat lortzeko aukera.

Las viviendas tasadas de Urreta se sortean este lunes

Un total de 660 personas entrarán finalmente en el sorteo de las 67 viviendas tasadas para menores de 40 años que se construyen en Galdakao. Este sorteo se ce-lebrará en Torrezabal Kul-tur Etxea este lunes a partir de las 11.00 de la mañana. De las 72 viviendas que se levantarán en los antiguos terrenos de Obras Públicas, el Ayuntamiento se ha re-servado 5 viviendas de su-perficie útil de 60 m2 para materializar realojos de per-sonas afectadas por expe-dientes de gestión urbanís-tica de diferentes unidades de ejecución. Por lo tanto, el número total de viviendas a adjudicar por medio de sor-teo público será de 67 vi-viendas, ya que no se han registrado solicitudes de minusválidos. Estas viviendas tienen un precio límite de 130.000 € + IVA.

UDALTZAINGOAREN EGOITZA BERRITZEKO LANAK HASI DITUZTE

Galdakaoko Udalak 113.684 euro inbertituko ditu Udaltzaingoaren eraikina berritzen; besteak beste, espazio gehiago sortuko dituzte barrualdean, eta oraingoak hobetuko dituzte. Berrikuntza datorren urte hasieran bukatuta egotea espero du Udalak, ondokoak aldatu ondoren:
1- Espazioak berritzea, udaltzainek erabil ditzaten eta materiala biltzeko, gaur egun erabilerarik ez duten guneak aprobetxatuta.
2- Aldagelak aldatzea, langileek gutxieneko aireberritze instalazioa izan dezaten
3- Espazioak eta herritarrentzako sarbideak berritzea, segurtasun ateak, bideo-atezaina eta segurtasun hesiak ere jarrita.
4- Solairu guztietan aireztatze eta aire girotu sistema jartzea, barrualdean lan baldintzak hobetzeko.

114.000 euros para el edificio de la Policia Municipal

Se pretende habilitar nuevos espacios y mejorar los existentes prestando atención también a las medidas de seguridad de la comisaría. Se estudia la instalación de un vallado que proteja el recinto, se colocará un videoportero y se ronovarán los accesos del público colocando, entre otros detalles, una puerta de seguridad.

Existen en la actualidad zonas en desuso que con esta inversión pasarán a tener su utilidad. Además, se mejorará la ventilación de los vestuarios de loas policias municipales y se instalará un sistema de calefacción y aire acondicionado para que mejoren las condiciones de trabajo. Finalizarán a principios de 2009.

GALDAKAOK AZAROAN EGINGO DITUEN BERDINTASUNAREN JARDUNALDIETAN KIROLA IZANGO DA GAI NAGUSIA. 5. ALDIA IZANGO DA AURTEN

Galdakaoko Udalak, Aukera Berdintasunerako Sailaren bidez, azken urteotan ohi bezala, bosgarren aldiz antolatu ditu berdintasunaren inguruko jardunaldiak azaroaren 12an eta 13an. Oraingo honetan, gaia honako hau izango da: Kirolean berdintasuna praktikatu. Bertan, erakundeetako ordezkariak, gaian aditutako irakasleak eta profesionalak egongo dira; hauek guztiek, azken batean kirola norberaren lorbide izatea lortu dute. Jardunaldiak azaroaren 12an hasiko dira, 09:00etan. Eta urtero ohikoa den bezala, ehun pertsona inguru bertaratuko dira.