WebCam Galdakao

UDALTZAINGOAREN EGOITZA BERRITZEKO LANAK HASI DITUZTE

Galdakaoko Udalak 113.684 euro inbertituko ditu Udaltzaingoaren eraikina berritzen; besteak beste, espazio gehiago sortuko dituzte barrualdean, eta oraingoak hobetuko dituzte. Berrikuntza datorren urte hasieran bukatuta egotea espero du Udalak, ondokoak aldatu ondoren:
1- Espazioak berritzea, udaltzainek erabil ditzaten eta materiala biltzeko, gaur egun erabilerarik ez duten guneak aprobetxatuta.
2- Aldagelak aldatzea, langileek gutxieneko aireberritze instalazioa izan dezaten
3- Espazioak eta herritarrentzako sarbideak berritzea, segurtasun ateak, bideo-atezaina eta segurtasun hesiak ere jarrita.
4- Solairu guztietan aireztatze eta aire girotu sistema jartzea, barrualdean lan baldintzak hobetzeko.