WebCam Galdakao

GALDAKAOK AZAROAN EGINGO DITUEN BERDINTASUNAREN JARDUNALDIETAN KIROLA IZANGO DA GAI NAGUSIA. 5. ALDIA IZANGO DA AURTEN

Galdakaoko Udalak, Aukera Berdintasunerako Sailaren bidez, azken urteotan ohi bezala, bosgarren aldiz antolatu ditu berdintasunaren inguruko jardunaldiak azaroaren 12an eta 13an. Oraingo honetan, gaia honako hau izango da: Kirolean berdintasuna praktikatu. Bertan, erakundeetako ordezkariak, gaian aditutako irakasleak eta profesionalak egongo dira; hauek guztiek, azken batean kirola norberaren lorbide izatea lortu dute. Jardunaldiak azaroaren 12an hasiko dira, 09:00etan. Eta urtero ohikoa den bezala, ehun pertsona inguru bertaratuko dira.