WebCam Galdakao

55 años de Andra Mari Dantza Taldea

Denbora luze igaro da, Santa Maria elizaren lokaletan, gazte lagun talde batek euskal kulturan jarduteko ametsarekin hasi zenetik. Alabaina, ametsa izatetik errealitatea izatera pasa da eta denborak, euskal kulturaren unibertsoan, leku azpimarragarri bat edukitzera eraman ditu.
Jakin-minak, dantzen, kantu zein ospakizun desberdinen nondik norakoak bilatzera eraman dituzte eta, horrela, Andra Mari Datza Taldea izan da Gorbeialdeko Jotea eta porruek, Altsasuko ihauterietako errepresentazioa, edota Agate Deunan bezperan horren bereziak diren doinu eta kantuak berbiztu dituena, bestak beste.


Tadeak duen lan egiteko modu serio honek (alegia, tokian tokiko lan etnografikoa, dokumentazio ikerketa, elkarrizketak eta, batez ere, ia atsedenik gabeko kostantzia), Euskal Herriko beste kultur adituen (dantza taldeak, ikertzaileak, etab.) interesa piztera eraman du, beraien jatorrizko lekuetatik Galdakaora hurbiduz.

Galdakoztarrok, aldiz, ekarpen oparo guzti honetaz disfrutatzeko aukera handia dugu. Horretarako, ez bakarrik herriko kaleetan agertzen ditutzen dantza-saio, erritual zein musikaldietaz disfrutatuz, baita beraien lokaletan burutzen dituzten ekintzetan parte-hartuz ere. Izan ere, taldekideek esaten duten bezala “lan egiteko prest datorren edonork, ateak zabalik ditu”.

Iragan den azaroan, Andra Marik bere 55.urteurrena ospatu zuen ekitaldiz beteriko programa batekin. Bertan, taldearen “iragana”, “gaur egungoa” eta “etorkizuna” izan ziren protagonistak. Era berean, kultur alorrean aritzen diren herriko zein herritik kanpo dauden beste eragile desberdinek ere parte hartu zuten, hala nola, elkarte gastronomikoek, herriko musika bandak, inguruko dantza taldeek, musikariek, etab.

Honetaz gain, Ganguren Mendi Taldeko egoitzan (baita herriko beste zenbait taberna eta lokaletan ere), urte guzti hauetako argazki-ibilbide bat jarri zen ikusgai. Gainera, hasieran aipatutako lan serio honen adibide gisa, Erotismoa euskal dantzan. Bizkaiko jotea eta porruek Arratia, Dima eta Zeberioko erara. Ohiko transmisioko azken testigantza DVD interaktibo eta didaktikoaren aurkezpena egin zen Torrezabal kultur Etxean (Labayruk Durangoko Liburu eta Disko Azokan, izan zuen estanean salgai egon zena eta Andra Mariren lokaletan eta web orrialdearen bitartez eskuratu daitekeena).

Urteurren bat ez da soilik ospakizun bat, ibilbide baten errekonozimendua ere bada. 55 urte guzti hauetako ibilbidea ezin izango litzateke aurrera eraman, Galdakaoko dantza talde honetatik, zuzenean edo zeharka, igaro diren pertsona guztien languntzarik gabe, guzti hauei (dantzari, musikari, guraso, herritar, elkarte kultural, etab.) Andra Marik bihotzez eskertzen die beraien ekarpena.

Gerora begira, Andra Mari Dantza Taldeak aurrean dituen erronka berrien inguruan, hainbat esparru bereizten ditu. Besteak beste, orain arte bezala, oinarri sendoetan errotutako nortasuna garatzea konplexurik gabe, hau da, mundu globalizatuan euskal nortasunak duen benetako balorea herrira agertzea eta zabaltzea dute xedetzat. Egiten duten guztia herri-jakintzan oinarrituta dago eta jasotakoa herriari bueltatzen diote, belaunaldiz-belaunaldi, aurrera jarritu dezan. Horretarako, jendearen partehatzea eta laguntza oso garrantzi handikoa jotzen dute, bai antolatzen dituzten ekitaldietan parte hartuz (ikastaroak, hitzaldiak, saioak ...), baita geroa bihurtuko den Andra Mari txiki taldearen bitartez. Umeak edozein gizarteren geroa diren bezala, Andra Marirena ere badira, beraz, txikien taldea bizirik dagoen bitartean (musikari zein dantzari) 56, 57, 58 eta mila urteurren ere ospatu ahal izango dituzte. Aunitz urtez Andra Mari Eusko Dantzari Taldea!
 

Compartir