WebCam Galdakao

FOLKLORE BIZIAN #GALDAKAO-N

“Manuel Acosta” (Bolivia) konjuntoa eta “Sangre mulata” (Errepublika Dominikarra) folklore taldea, uztailaren 21, 22, 23 eta 25ean arituko dira herriko Andra Mari eta Oinarin taldeakaz Folklore Bizian jaialdiaren edizino barrian. Antolatzailea, Andra Mari Eusko Dantzari Taldea da, Galdakaoko udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzagaz. Talde boliviarraren kasuan, ikuskizun bikotxa izango dabe euren jantzek. Bizi-baldintza gogorrak islatzen dauzan biolentzia, espainarrengandik hartutako fede katolikoa bizirauteko gogoaz nahastuz. Tartean, maitasuna da ongizatearen iturri Boliviako dantzari eta musikarientzat. Errepublika Dominikarreko “Sangre mulata” folklore talde nazionalaren kasuan, aitatzekoa da odoletik jatorkien ikuskizunaren zentzua eta jantzarako berezko sena. Taldearen asmorik handiena da Errepublika Dominikarreko zuztar afro kariberrak kokatu eta ezagutzera emotea. Folklore Bizian jaialdiaren edizino barri honen programako saio guztiak dohakoak izango dira:
Uztailaren 22an eta 23an, Kurtzea frontoian, 20:30ean:
Parte hartuko dabe “Manuel Acosta” (Bolivia) eta “Sangre mulata” folklore taldea (Errepublika Dominikarra) eta Andra Mari Dantza Taldea (Euskal Herria).
Uztailaren 25ean, Unkinako kiroldegia, 20:30ean:
Parte hartuko dabe “Manuel Acosta” (Bolivia) eta “Sangre mulata” folklore taldea (Errepublika Dominikarra) eta Oinarin Dantza Taldea (Euskal Herria).
Uztailaren 21ean, gonbidatutako taldeak kalez kale ibiliko dira edizino barriari kolorea eta giroa emonaz.