WebCam Galdakao

2014-2017 EUSKARAREN PLANA #GALDAKAO-N

Galdakaoko Udalak Euskararen hirugarren plan estrategikoa onetsi dau: ESEP 2014-2017. Plana ondu dabe herriko gizarte eragile desbardinen artean sortutako Euskararen Aholku Batzordeak, udaleko talde politikoek eta udal teknikariek. 2004ko urtean onartu zan lehenengo Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (orduko EBPN) eta ordurik hona hainbat ekimen garatu izan dira, hainbat ahalegin egin eta hainbat aurrerapausu emon: "Baina halanda be, hondino bide luzea daukagu aurretik, euskera, gizartearen eremu eta esparru guztietan normaltasunez erabili daiten gura bada".

HELBURU ESTRATEGIKOAK
-Euskararen jabekuntza
1. Familia bidezko transmisioa
2. Irakaskuntza
3. Euskalduntze-alfabetatzea
-Euskararen erabilera
4. Administrazioa
5. Gune geografiko euskaldunenak
6. Arlo sozio-ekonomikoa
7. Aisia eta kirola
-Euskararen elikadura
8. Liburugintza
9. Kulturgintza
10. Publizitatea
11. Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea
12. Hedabideak
13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
ZEHAR-LERROAK
-Euskararen aldeko motibazioa
14. Sentsibilizazioa eta motibazioa
-Euskararen zabalkundea
15. Barruko proiekzioa
16. Kanpoko proiekzioa