WebCam Galdakao

GALDAKAO-KO EGUTEGIA TORREZABAL KULTUR ETXEAN

Galdakaoko Udaleko 2014ko egutegia abenduaren 5ean banatuko da Torrezabal Kultur Etxearen harrera-gunean, arrastiko 18:00etatik aurrera, eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospakizunen barruan, Zuztar Egunean hain zuzen be. Guztira 2.500 ale argitaratu dira, horietarik batzuk, zelan ez, eskoletan, ludoteketan, udal bulegoetan-eta banatuko dira, egunero erreparatzen ez dogun natura ondareaz gozatu daigun. Aurtengo egutegian 6 ibilbide proposatzen dira, Galdakaoko bazterrak eta tontorrak ezagutu ez eze, udalerriko natura ondarea be ezagutu daigun: basoko nahiz baserrietako animaliak, gure inguruetako zuhaitz eta perretxikoak, txoriak eta ortuariak.
Maparatu diran ibilbide gehienak oinez egiteko pentsau eta egin dira, nahiz eta baten bat bizikletaz be egin leiteken. Egutegian  jaso den informazio eta edukiak Zuztarretatik Ahora ikerketa-egitasmoan batutakoak dira.