WebCam Galdakao

BERBALAGUN AURKEZPENA GALDAKAON

Martxan da berriz ere, Galdakaoko berbalagun egitasmoa. Aurreko ikasturtetik elkartzen ziren taldeei parte hartzaile berriak gehitu zaizkie kurtso berriarekin batera izena emango duen jende berriarekin talde berriak sortuko ditugu aurrerantzean. Euskal Herriko txoko guztietan indarra hartuz doan ekimena izanik, Galdakaon ere haziz doa euskara praktikatzeko programa honetan ari direnen kopurua. Azaroaren 13an aurkezpen ekitaldia egingo dugu Urki tabernan. Aurkezpen bideoaz gain, bakarrizketa barregarria, mokadutxoa eta giro ederra izango dira 19:30etik aurrera. Berba-taldeak martxan badaude ere, ikasturteari hasiera emango diogu ekitaldi honekin: parte hartzaileek elkar ezagutu, ikasturte berrirako proposamenak elkartrukatu eta ondo pasatzeko aukera izango dugu bertan. Berbalagunen parte hartzeko izena eman nahi duenak, oraindik egin dezake eta horretarako aukera ezberdinak daude: Kultur Etxean dagoen Euskara zerbitzura, Galdakaoko AEK euskaltegira edo Udal Euskaltegira hurbilduta, praktikatu.org webgunean aurkituko duen fitxa beteta edota 94 456 4119 telefonora deituta. ·Berbalagun·