WebCam Galdakao

Entrevista: ARKAITZ ESTIBALLES, BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETAREN TXAPELDUNA

#Estiballes | Cada dos años Bizkaia elige a su mejor bertsolari, y el pasado sábado el campeonato del territorio coronó por segunda edición consecutiva al galdakoztarra Arkaitz Estiballes. Fue en el Bilbao Arena de Miribilla ante más de 4.000 personas. La final contó con cuatro mujeres y cuatro hombres y Estiballes compitió hasta el final con con el durangarra Igor Elortza.
Aurtengoa maila handiko txapelketa izan da. Hala ere, 2010. urtean bezala, Bizkaiko txapelduna zara bigarrenez. Nola sentitzen zaizu?
Oso gustora egindako lanarekin. Txapela jazteaz gain, poza ematen du ikusteak zor-tzi bertsolariok saio ederra egin genuela.
Noiz hasi zinen bertsolaritza munduan?
Hamabi urterekin hasi nintzen Galdakaoko Eguzkibegi ikastolan. Jabi Bilbao eta Ani Ajuria izan ziren nire lehen irakasleak.
Zer da zuretzat bertsolaritza? Zure ustez, nolakoa  izan behar du bertsolari on batek?
Niretzat bertsolaritza bizitzeko modu bat da. Bertsolari onak, abesteko gogoa izan behar du lehenengo, irudimena, lotsa gutxi eta komunikatzeko gaitasuna.
Galdakaoko hainbat ekitalditan parte hartzen duzu. Herritarrengandik hurbil egotea gustuko duzu?

Irain Galdakaon bizi ez banaiz ere, saiatzen naiz herriarekin kontakturik ez galtzen.
Eta zuri esker Galdakaoko Kultur Etxea Torrezabal deitzen da, ezta?
Bai hala da, eta ohore bat da niretzat, ilusio handia egin zidan gauza bat da.