WebCam Galdakao

ACTIVIDADES KORRIKA 17

KORRIKA KULTURALA GALDAKAON:



Apirilaren 2an, larunbata:

- 10.00etatik 15.00etara, Galdakaoko kaleetatik Korrikaren aldeko KUESTAZIOA, Korrika-arropa mahaia eta KALE MUSIKARIAK (kantautoreak, musika taldeak: Jonu kantautorea, Gorka Meren, Sergi, Gari (Bilboko musikari bat)...)


Apirilaren 8an, ostirala:

- 19:00etatik aurrera Gurutzeko frontoian ADISKIDE Pilota Elkarteak eskainitako KORRIKAren aldeko pilota partiduak. Adiskidek antolatutako korrikaren aldeko zozketatxoa: Urdaiazpikoa zozketatuko da bertan.



Apirilaren 9an, larunbata:

HERRI BAZKARIA, UMEENTZAKO PUZGARRIAK, MUSIKA, DANTZA, KALEJIRA.

- 10.00etatik 13.00etara, umeentzako PUZGARRIAK, plaza Gorrian.

- 14:00 etan HERRI BAZKARIA

- Bazkal ostean:

-EUSKAL KANTUAK

-Orainarteko korrika kantekin egindako kOREOGRAFIA TXAPELKETA. Izena emateko, Barandiaran AEK euskaltegian, edo GALDAKAO KORRIKA facebook sarean.

Hau dena, Muguruko zelaian, eguraldi ona eginez gero, Gandasegi ikastetxeko arkupean, euria eginez gero.

- 20:00etatik aurrera, MUSIKA-KALEJIRAn euskal poteoa.



Apirilaren 10ean, igandea:

- 12.30ean ANDRAMARI dantza taldeak KORRIKAren aldeko ikuskizuna. Gurutzeko plazan, eguraldi ona eginez gero. Euria balitz frontoian.



Apirilaren 15ean, ostirala:

- 10.00-10.30 KORRIKA TXIKIA

(Parte hartzaileak: Bengotxeko institutua, Urreta eskola, Aperribai ikastetxea, Gandasegi, Eguzkibegi, Elexaldeko institutua.)

(IBILBIDEA: Bengoetxeko institututik, Bizkai kalea, Gurutzeko plaza, JB Uriarte, Plazakoetxe, Iberluze, lapurdi, JB Uriarte, Euskadi, Plaza Gorria)

- 10:30ean aurten Eguzkibegi ikastolak mezua irakurri, plaza gorrian

- 11.00etan Haur dantzaldia, plaza gorrian

- 17.00etatik 19:30ak arte Buruhandiekin, musikariekin kalejira. Txistorrada eta sagardo dastatzea,umeentzako txokolatada plaza Gorrian , Galdakaoko gastronomia elkarte batzuen esku.

- 20.40ean inguru KORRIKA17 dator:

IBILBIDEA: Aperribaitik sartu, Bengoetxe, Urreta, Bizkai kalea, JB Uriarte, Zamakoa, lapurdi, Altzadi plaza, Bernart Etxepare, Urki, Euskadi, JB URiarte, Pontzi Zabala, Gipuzkoa, Euskadi, JB Uriarte, plazakoetxe, Zugutzu, Txomin Egileor, Arkotxa.

- 22.30-01.00: KORRIKAren aldeko kONTZERTUA: OXABI eta LOREBELTZ, Gurutzeko plazan.



KORRIKA KULTURALA USANSOLON:



Martxoaren 25ean, ostirala:

-17.30ean Umeentzako tailerrak eta jokoak Unkina plazan ludotekakoek antolatuta.

-19.00etan KORRIKA AURKEZPENA (korrikaren informazioa, Euskalakari Bideoa, kantaren bideoklipa, aurreko korrikako argazkiak, musika, txalaparta, bertsoak...)

-20:00etan Korrikaren aldeko txaranga-poteo mundiala.



Apirilaren 2an, larunbata:

Goiz osoa Korrikaren aldeko KUESTAZIOA eta korrika-arropa erosteko mahaia.



Apirilaren 15ean, ostirala:

-15.00etan KORRIKA TXIKIA Usansoloko kaleetatik.

-15.30ean Haur dantzaldia kiroldegiko frontoian eta txokolatada.
 

Compartir