WebCam Galdakao

El año del Ibilaldia en Galdakao con muchas actividades programadas

Nahiz eta gure lana arinago ha-si, Ibilaldia 2008 Zornotzan amaitzearekin batera hasi zen gure benetako erronka. Urte ba-teko lana genuen aurretik. Lan gogorra, alegia. Hala ere, Galda-kaok batzen gintuen eta are ge-hiago, Herri euskaldun batean genuen oinarriak. Eta izaten ja-rraitzen dugu, noski. Horrela, urriaren 10eko aurkezpen ofi-zialarekin hasi zen Ibilaldia ’09 edizioaren kanpaina.
Azaroaren 21ean, txirrindulari ospetsuak etorri zitzaizkigun Ikastolara (David Etxebarria, Amets Txurruka, Mikel Zarrabeitia eta Igor Anton, besteak beste) igande bera horretan prestatuta zegoen Herri Ibilbi-dea Txirrindulaz martxara begi-ra, kirola eta euskera uztartzeko asmotan. Abenduan, hilaren 5ean Oxabi erromeria taldeare-kin batera izandako geure hizkuntzaren jaia izan zen, aurreko abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuta. Urtea amaitzeko berriz, Bertso Salda izan genuen goza-garri Torrezabal Kultur Etxean, abenduaren 28an, Uxue Alber-di, Jon Maia, Anjel Mari Peña-garikano, Xabi Paya, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolari paregabeekin. Urte berrian mur-gildurik gaudela, pasa den hila-ren 10ean Metro Bateko Ame-tsak haur antzerkiaz gozatu ge-nuen etxeko txikiekin eta ikuste-ke dugu momentuz Dantza Jaialdia Gurutzeko Frontoian, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Andra Mari Dantza Taldeare-kin, urtarrilaren 17an Gurutze-ko Frontoian 20’00etan, eta bai-ta Benito Lertxundiren kontzer-tua Urreta Kiroldegian, hurren-go urtarrilaren 23an.

Ibilaldia 2009, que se celebrará en Galdakao el próximo 31 de mayo, estará precedido por di-versos actos culturales. Hasta el momento hemos podido disfru-tar de una marcha ciclista, la romería de Oxabi para celebrar el Día Internacional del Euska-ra, hemos escuchado a los me-jores bertsolaris en la Bertso Sal-da de navidad y en el teatro he-mos podido disfrutar de la obra "Metro Bateko Ametsak". Las próximas citas son el Festival de Danzas organizado por Andra Mari Dantza Taldea, el día 17 de enero, y el concierto de Beni-to Lertxundi el 23 de enero, don-de presentará su último disco./ Ibiladia '09