WebCam Galdakao

UDALAK NATUR GELA BAT JARRIKO DU UPO MENDIAN

Galdakaoko Udalak Upo aterpetxea birmoldatzeko obrak esleitu ditu eta lanak amaitutakoan, instalazioak erabilera bat baino gehiago izango ditu: mendiko aterpetxea eta natur gela, bisitariek egunez erabil dezaten. Proiektua egiteko EGEF funtsen diru-laguntza jaso da. Lanak Azka 2002 SLri esleitu zaizkio, 165.483 euroren truke. Obrak urte amaieran edo datorren urte hasieran bukatzea aurreikusita dago, «bertan sartzeko dauden arazoak eta hemendik aurrera klima gogorragoa izango dela kontuan izanda», halaxe adierazi dute udaleko Alor Teknikotik.