WebCam Galdakao

UDALAK HERRITARRAK ARTATZEKO BULEGO BAT ZABALDU DU TRAFIKOKO ISUNAK KOBRATZEKO KUDEAKETA BERRIARI EKITEKO

Galdakaoko Udalak herritarrak artatzeko bulego bat zabaldu du, trafikoko salaketak kudeatzeko. Hilabete honetan bertan martxan jarri duen Zigor Prozeduraren Kudeaketa Integrala izeneko zerbitzuarekin lotuta dago bulego hori. Bulegoa Bilbo kaleko 4. zenbakian dago, udaletxearen ondoan, eta 09:30etik 13:30era egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera. Bulegora deskargu pleguak aurkeztera joan ahal izango da, edota Galdakaon egindako trafikoko arau hausteengatik udaltzainek aurkeztutako salaketen ondoren abiarazitako espedienteen egoera zein den jakitera.