WebCam Galdakao

OSTIRALETIK AURRERA 30 DENDAK PARTE HARTUKO DUTE AUKERA AZOKAN

Galdakaoko Udalak, Enplegu, Merkataritza eta Tokiko Garapen Sail-Galdaoko Behargintzaren bidez, VI. Aukera Azoka antolatu du, Dendari Elkarteak lagunduta. Datorren asteburuan, urriaren 17an, 18an eta 19an izango da, Agirre Lehendakariaren plazan, 10:30etik 20:30era.2008ko bigarren azoka honetan (aurrekoa martxoan izan zen), herriko 30 dendak parte hartuko dute.