WebCam Galdakao

GALDAKAOKO 2009KO IBILALDIA AURKEZTUTA

Datorren Ibilaldia 2009ko maiatzaren 31n izango da, eta dagoeneko hasi dira ekitaldiak egiten. Aurkezpena izan da lehena. Galdakaoko Eguzkigebi ikastolak antolatuko du Bizkaiko ikastolen festa eta bi helburu izango ditu: «Ikastola hau berritzeko dirua biltzea eta, bide batez, gure herrian euskararen erabilera indartzea». Horixe adierazi dute antolatzaileek. «Gerizpetik eguzki begire» leloa izango du Ibilaldiak, eta «Piku» izango da maskota, bertako mozoilotik hartutako irudi bat. Antolatzaileek irudia zergatik aukeratu zuten azaldu dute, eta esan dutenez, lanak nola doazen ikusi beharko dute jaiaren antolaketa ongi doan neurtu ahal izateko. «Ibilbidea modu bateratuan zehazten ari gara, zati batek herria zeharka dezan eta beste bat “berdeagoa” izan dadin, egun horretako beharretara egokituta». Lehenengo kalkuluen arabera, 2009ko martxoaren 31n Galdakaora 100.000 pertsona inguru etortzea aurreikusi dute.