WebCam Galdakao

GALDAKAO GAZTE PROGRAMAN KULTUR BIDAIA ANTOLATU DUTE ABENDUKO ZUBIRAKO

Galdakao Gazte programak datorren astean zabalduko du kultur bidaiara joateko izena emateko epea. Bidaian, Madrilera eta Toledora joango dira, abenduko zubian (abenduaren 5etik 8ra). Edonor joan daiteke bidaian. Galdakaon erroldatutako 18 eta 30 urte artekoentzat 95 euro balioko du bidaiak, gazte txartela, INEMeko txartela edo ikasle txartela aurkeztuta. Gainerakoek 115 euro ordaindu beharko dituzte. Urriaren 20tik 24ra eman beharko da izena, 16:00etatik 20:00etara, Gazte Informazio Bulegoan (Indarra). Urreta kalea, 16. Tel: 94 456 0030. NANaren fotokopia ekarri behar da izena emateko.