WebCam Galdakao

BERRITU EGINGO DA GALDAKAOKO GARABI ZERBITZUAREN KONTRATUA

Galdakaoko Udalak 140.000 euro inbertituko ditu, Herritarren Segurtasun Sailak proposatuta, udalerrian arauak hausten dituzten ibilgailuak kentzeko garabi zerbitzuaren kontratua beste bi urtez luzatzeko. Garabi zerbitzuak 433 ibilgailu erretiratu ditu aurtengo lehenengo bederatzi hilabeteetan eta 30.298 euro jaso ditu Udalak bide horren bidez. Zerbitzua 24 orduz eskaintzen da. Presentziazko ordutegia ez ezik, guardiakoa ere badu, gauez edo presentziazko ordutegitik kanpo sortzen diren lanak egiteko.