WebCam Galdakao

AZAROAREN 10EAN ZOZKETATUKO DITUZTE 40 URTETIK BEHERAKOENTZAKO URRETAKO 72 ETXEBIZITZA TASATUAK

900 pertsona inguruk aurkeztu dute lehen fasean 72 etxebizitzetako bat prezio tasatuan erosteko eskaera. Etxebizitzak 18 eta 40 urte arteko pertsonentzat dira. Gehienez 130.000 euro, gehi BEZ, balioko dute, eta prezioan garajea eta trastelekua ere sarturik daude. 72 etxebizitzetatik 56k 60 m2 erabilgarri izango dituzte, eta gainerakoek, 45 m2. Garajeek 12,63 m2 izango dituzte eta trastelekuek, 4,75 m2. Azalera horiek, hala ere, orientagarriak dira. Udalak 60 m2ko bost etxebizitza erreserbatu ditu hainbat tokitako hirigintza-kudeaketaren ondorioz kaltetutako pertsonentzat. Bigarren fasean, lurzoru berean beste 72 etxebizitza tasatu eraikitzea aurreikusi dute.